Ioana Arbillaga
Podologia Zentrua
Gu
Ioana Arbillagak eta bere lantaldeak kalitatezko podologia zerbitzua eskaintzen dute, merkatuan dauden azken teknologiez baliatuz. Kirolariei zuzendutako zerbitzua eskaintzen dute, kirol bakoitza desberdina denez kirolari bakoitza ere bakarra delako eta tratu hurbila ematen dute, ikusiz eta entzunez lortzen baitira emaitzak. Lehendabizi Tolosan eta gero Donostian.
Igerian, hegan, oinez,...
pausorik pauso bagoaz
— JOSEBA SARRIONANDIA
Esperientzia
2003. urtean jaio ginen.
Teknologia
Urteek aurrera egin ahala teknikak berritzen eta lana eguneratzen dugu.
Pertsonalizazioa
Tratu hurbila eta pertsonalizatua.
Kalitatea
Pausoz pauso goaz, kalitate onena eskaintzeraino.
Zure urratsak
2000
EGUNEKO PAUSO KOPURUA
10000
ZURE BIHOTZAREN OSASUNA HOBETZEN DU
85+
HELDUAROAN ERE ZAINDU ZURE OSASUNA
Zerbitzuak
Gela ezberdinetan zerbitzu ezberdinak eskeintzen ditugu.
Esplorazio Gela
Balorazio estatiko eta dinamiko bat egiten dugu: oinaren forma eta pausoez gain gorputzaren errotazioak ere aztertzen ditugu goitik beherako esplorazio bat eginaz. Korri egiteko zinta, bizikleta edo presiozko plataforma banopodometrikoaren laguntzaz esplorazio sakonago bat egiten dugu, eta pazientearen zalantzak argitzen eta lesioak aztertzen ditugu emaitza on bat emateko. Juaneteak, faszitisak, espoloiak, metatarsalgiak edo gorputzeko eta giharretako gainkargak eta elkar jotzen duten artikulazioak, maiz ikusten ditugu gure kontsultan.
Kiropodia Gela
Bertan azal eta azkazaletan sortzen diren arazoak aztertuko ditugu. Hauek izaten dira ohikoenak: hatzean sartutako azkazalak, mikosiak, garatxoak, gehiegizko izerdia, maskurrak, gogorguneak edo azal lehorrak eragindako erroitzak.
Lan Taldea
Lantaldean lau podologo, kirol mediku bat, txirrindularitzari bideratutako biomekanikan aditu bat eta bi administratzaile bat gaude. Madrilgo zein Bartzelonako unibertsitateetan ikasi dugu Podologia eta hainbat master eta gradu-ondoko egin ditugu oinaren biomekanika eta patologia desberdinetan espezializatzeko.
Ioana Arbillaga Plazaola
Podologoa
Xabier Muriel Otegi
Txirrindako biomekanikan aditua
Eder Etxeberria Korta
Kirol-medikua
Mikel Otxoa Arrospide
Fisioterapeuta eta Osteopata
Sara Mujika Mendiola
Podologoa
Aitor Sánchez Esnaola
Podologoa
Rebeca González Pérez
Administratzailea
Miriam Etxeberria Sanchez
Administratzailea